Gizartea -

GIPUZKOA

Protesta feminista batek trafikoa eten du Donostiako sarrera nagusienetako batean

Morez margotutako edukiontzi bat gurutzatu dute errepidean. Gainera, zebra-bidean eseri dira, "Zaintza gabe bizitzarik ez, neska* gazteok borrokan gaude!" leloa zeukan pankarta bat erakutsiz.

Protesta feminista Donostian
Protesta feminista Donostian
Protesta feminista Donostian

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Protesta feminista batek trafiko arazoak eragin ditu Donostiako saihesbidean, GI-20 errepidean, Karlos I.a etorbidean, non edukiontzi bat gurutzatu duten.

Udalak ostegun honetan jakinarazi duenez, 08:15ean hasi dute protesta. Ordu horretan, edukiontzi bat morez margotu dute, etorbide horren 26. zenbakiaren parean, zebra-bide gainean. Hain zuzen ere, erdigunera doazen erreietan bildu da talde feminista.

Neska-taldeak protesta egin duten lekura bertaratu da Udaltzaingoa, edukiontzia bidetik kendu, eta trafikoa bideratu du.

Gaur, Neska* Gazteok, "Zaintza gabe bizitzarik ez, neska* gazteok borrokan gaude!" lelopean kalera irten gara. Sistema honen kolapso baten aurrean gaude eta egoera honi proposamen eta alternatiba baliogarririk ez zaikiola eman salatu nahi dugu. pic.twitter.com/oKAxPnnjhi

— Euskal Herriko Neska* Gazteak (@EH_NeskaGazteak) February 10, 2022

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Donostia Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Feminismoa