Gizartea -
Sutea
Hiru emakume ospitaleratu dituzte Donostiako ikasleen etxebizitza batean izandako sutean kea arnasteagatik
Sutearen arrazoiak ikertzen ari dira, baina hipotesi nagusia da erauzgailuak su hartu duela.
I. G. | EITB MEDIA
Hiru emakume ospitalera eraman behar izan dituzte ostegun honetan, goizaldean Donostiako ikasleen etxebizitza batean izandako sute batean kea arnastu baitute.
Donostiako Udalak jakinarazi duenez, goizaldeko ordu batean sute bat izan da Zarautz kaleko etxebizitza batean, Donostian.
Ikasleen pisu bateko sukaldeak su hartu du, eta hiru emakume ospitalera eraman behar izan dituzte kea arnasteagatik. Sutearen arrazoiak ikertzen ari dira, baina hipotesi nagusia da erauzgailuak su hartu duela. Etxebizitza kaltetu egin da, eta, ondorioz, hiru emakumeei beste toki batean eman behar izan diete ostatu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea