Gizartea -

JAIAK

Kaldereroak otsailaren 19an aterako dira Donostiako kaleetara, eta inude eta artzainak, biharamunean

Egun bizi dugun egoera tarteko, bere garaian Udalak proposatu zuen bezala, bi asteko atzerapenarekin ospatuko da Kalderero eta Inude eta Artzainen festa.

Kaldereroak Donostiako kaleetan. Irudia: Donostiako Udala
Kaldereroak Donostiako kaleetan.
Kaldereroak Donostiako kaleetan. Irudia: Donostiako Udala

ANE SANTESTEBAN | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostian, bere garaian Udalak proposatu zuen bezala, bi asteko atzerapenarekin ospatuko da Kalderero eta Inude eta Artzainen festa. Zehazki, otsailaren 19an egingo da Kaldereroen desfilea, Donostiako Udalak asteazken honetan azaldu duenez.

Jarduerak egiteko orduan kontuan hartu beharreko zenbait baldintza ere jakinarazi zitzaizkien. Hala, aurtengoan, ez da geldialdirik egingo tabernetan, eta ez da Konstituzio Plazan kanpalekurik jarriko. Gau partean egin beharrean, bestalde, desfilea arratsaldez egingo da.

Eta Iñude eta Artzainei dagokienean, hil honen 20an egingo da desfilea, beti bezala, igandez eta eguerdi partean. Kresalako Inude eta Artzainen Konpartsa eta Antiguotarrak Euskal Dantza Taldea beren auzoetako kaleak alaituko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia bideoak Gipuzkoa EAE Gizartea Eguneko albisteak Eguneko albisteak Jaiak