Gizartea -

Amaia Azkueren hilketa

Amaia Azkueren familiaren abokatuak ontzat eman du epaia

Epaileak Fiskaltzaren eta akusazio partikularraren tesia erabat onartu du, baina bi aldeek Gipuzkoako Auzitegian helegitea jartzeko aukera dute oraindik.

Amaia Azkueren senitartekoak Gipuzkoako Auzitegian. EITB
Amaia Azkueren senitartekoak Gipuzkoako Auzitegian. EITB
Amaia Azkueren abokatuak pozik jaso du epaia

00:22

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaia zorrotza eta irmoa dela esan dio Euskadi Irratiari Miguel Castells akusazio partikularraren abokatuak. Familiak ere ontzat eman du epaia.

"Pozik nago, nahikotzat jotzen dut epaia, ahal zuen guztia eman duelako. Hala ere, eragindako minaren eta ezarritako neurriaren arteko proportzioa txikia da familiarentzat", adierazi du.

10 urteko zigorra ezarri dio adin txikikoen epaileak erregimen itxian akusatuari, eta beste bost zaintzapeko askatasunean, eta akusazio partikularrak eskatu bezala, bost urte horietan ezingo du ez Getariara, ez Oriora ezta Zarautzera ere hurbildu.

Zaintzapeko askatasuna amaitu eta gero, beste bi urtez debekatuta izango du Amaia Azkue zenaren senitartekoekin hitz egitea.

Epaiketan zehar akusatuak bere burua errugabe jo zuen arren, epaileak frogatutzat jo du berak hil zuela Amaia Azkue gaztea. Lapurreta, ibilgailuaren lapurreta eta bide segurtasunaren aurkako delituak ere egotzi dizkio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea