Gizartea -
TRAFIKOA
Oihan Sancet Athleticeko jokalaria ikertzen ari dira Iruñean izandako trafiko istripu batengatik
Iruñeko Udaltzaingoak ikerketa abiatu du larunbatetik iganderako goizaldean Belosoko aldapan gertaturiko ezbeharra argitzeko. Udaltzainak gerturatu zirenean ez zegoen inor ibilgailuaren barruan.
EITB MEDIA
Iruñeko Udaltzaingoa asteburuan Nafarroako hiriburuan gertatu zen trafiko istripu bat ikertzen ari da. Ezbeharra izan zuen autoa Oihan Sancet Athleticeko jokalariarena da.
Larunbatetik iganderako goizaldean Belosoko aldapan gertaturikoa argitu nahian ari da Iruñeko Udaltzaingoa.
Udaltzaingoaren patruila bat istripua izan zen tokira heldu zenean, ez zegoen inor ibilgailuaren barruan, baia lau gazte aurkitu zituzten haren inguruetan.
Dena dela, udaltzainek berehala jakin zuten autoa Oihan Sancet Athleticeko jokalari iruindarrarena zela.
Antza denez, agenteak gerturatu orduko, alde egin zuen korrika, ihesi.
Sancetek polizia-etxera joan behar izan zuen igande goizean, deklaratzera.