Gizartea -

Hegazti gripea

1.000 ahate hil dituzte Zuberoako etxalde batean, hegazti gripeagatik

Lohizune-Oiergi herriko Beti Aitzina etxaldean izan da. Julen Perez bazkidearen ustez, ahate etxalde handien bidez zabaldu da gripea, euren etxera iritsi arte.

Julen Perez, Beti Aitzina etxaldean. Argazkia: EITB
Julen Perez, Beti Aitzina etxaldean
Lohizune herriko etxalde bateko ahate guztiak hil dituzte, hegazti gripea dela eta

1:16

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1.000 ahate dituzte Zuberoako Lohizune-Oiergi herriko Beti Aitzina etxaldean, eta gaur guztiak hil dizkiete. Badira 15 egun hegazti gripea sartu zela herrian eta Julen Perezen etxea da animaliak bizirik dituen bakarra.

Gainerako guztietan hil dituzte, eta gaur euren ahateak ere akabatu dituzte. 13:30ean, Nekazaritza Ministerioak bidalitako langileek beteko dute agindua.

Ez da egun erraza gaurkoa etxaldeko langileentzat, Julen Perez jabeak "Faktoria"n aitortu duenez. "Ez dugu sekula horrelako egunik bizi, ikusiko dugu zer gertatzen den", esan du saminduta. Etxeko laborantza egiten dute Beti Aintzina etxaldean, baina ezin izan diote hegazti-gaitzari ihes egin.

Laborantzaren motari lotu dio Perezek hegazki gripea: "Laborantza industrialak geroz eta kabal gehiago egiten ditu, geroz eta denbora txikiagoan. Gure herria horren froga da; gripea duela bi aste sartu zitzaien, eta duten egituraren arabera, etxaldez etxalde zabaldu da'. Euren etxera iritsi arte. Enpresa ereduaren aldaketa eskatzen dute: "Leku txikitan ahate franko nahiago dute, leku frankotan ahate gutxi baino".

ELB sindikatuaren babesa jaso dute Beti Aintzina etxaldean. Bilkura deitu du sindikatuak, ahateak hilko dituzten ordurako. Nekazaritza Ministerioari "etxalde txikien araberako legedia" eskatzen du Julen Perez abetzainak.

Panpie Saint Marie ELB sindikatuko kideak bezeroen esku hartzea ezinbestekotzat jo du, "begiak ireki behar dituzte, ezin diogu industrializazioari aurre egiten". Abeltzain txikiak "biktimak" direla esan du ELBko ordezkariak, besteek egindako arduragabeko prozesuen kalteak jasaten baitituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Euskadi Irratia Animalia basatiak Abeltzaintza hoy