Gizartea -
TRAFIKOA
Pertsona bat zauritu da GI-636 errepidean, Lezon, auto eta kamioi baten arteko istripuan
Istripua 09:00ak aldera gertatu da, Errenteriarako noranzkoan. Ondorioz errepidea moztuta egon da bi noranzkoetan, eta trafikoa Gaintxurizketatik eta Lanbarren industrialdetik bideratu dute. Dagoeneko ireki dute bidea.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Lezon, GI-636 errepidea moztu dute kamioi batek eta auto batek ezbeharra izan ondoren. Auto-gidaria ospitalera eraman behar izan dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Istripua 09:00ak aldera gertatu da, Errenteriarako noranzkoan, bi ibilgailuek talka egin dutenean. Autoaren gidaria barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera eta gero, Donostia Ospitalera eraman dute.
GI-636 errepidea bi noranzkoetan moztu dute, eta trafikoa Gaintxurizketatik eta Lanbarren industrialdetik bideratu dute. Dagoeneko zabalik dago errepidea.