Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Kartzelara bidali dute gizon bat bikotekide ohiari eraso egin eta urruntze agindua urratzeagatik Barakaldon

2021eko abuztuan ere atxilotu zuten gizona bikotekide ohiari eraso egiteagatik. Urruntze agindua ezarri zion orduan epaileak.

Basauriko kartzela.
Basauriko kartzela.
Basauriko kartzela.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barakaldoko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du larunbat honetan, bikotekide ohiari eraso egiteagatik eta harekiko ezarri zioten urruntze agindua urratzeagatik. Gizona aurretik ere atxilotu zuten arrazoi beragatik eta epaileak kartzelara bidaltzea erabaki du, Angel Madrazo Barakaldoko Herritarren Segurtasunerako eta Babes Zibilerako zinegotziak baieztatu duenez.

Goizaldeko 01:10 aldera, udaltzainak Barakaldoko etxebizitza-bloke batera joan dira, horietako batetik zetozen oihuengatik ohartarazita. Gizonak ireki die atea  eta bakarrik zegoela ziurtatu die. Poliziek ez diote sinetsi, ordea, barrura sartu, eta biktima aurkitu dute.

Emakumeari eraso egin dionaren aztarnak ikusita, Udaltzaingoak atxilotu egin du gizona eta emakumea ospitalera eraman dute, sendatzera.

2021eko abuztuan ere atxilotu zuten gizona bikotekide ohiari eraso egiteagatik eta urruntze agindua ezarri zion epaileak. Horregatik, genero indarkeria eta kondena urraketa leporatu diote oraingoan.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Herriak eta Hiriak Bizkaia Barakaldo Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa