Gizartea -

M-29: Greba Orokorra

Ertzain bat garezurreko hausturarekin eta 19 urteko gazte bat larri

Greba eguna lasai joan bada ere, goizean zenbait istilu larri izan dira EAEn: zortzi lagun atxilotu dituzte eta lau zauritu, bi larri.

Greba Orokorra Argazkia: EFE
Greba Orokorra Argazkia: EFE
Greba Orokorra Argazkia: EFE

M.B

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martxoaren 29ko greba eguneko protesten harira ondorio larriak izan dituzten bi istilu jazo dira gaur goizean. Bilbon, bi ertzain zauritu dira, horietako bat erietxera eraman dute eta, Gasteizen, berriz, 19 urteko gazte bat ZIU Zainketa Intentsiboetako Unitatean ingresatu dute buruan kolpe handia hartuta. Lerrook idazteko orduan (17:30) arriskutik kanpo zegoen gaztea eta garezurreko haustura zuen agenteak.

Ertzaintzaren Erne sindikatuak jakinarazi duenez, Bilboko epaitegietan protesta egiten ari ziren lagun batzuekin izandako liskarren ondorioz zauritu dira agenteak. Aurrez prestatutako ekintza izan dela salatu du Ernek eta egileak atxilotzeko eta agintaritzaren aurkako atentatu delitua leporatzeko eskatu du.

Sindikatuaren kontaketaren arabera, agenteak eraikinetik ateratzea nahi zuten protestagileek, behin kanpoan burua estalita zuten sei gaztek objektuak jaurtitzeko. Bi ertzain zauritu dira liskarretan buruan kolpatuta: 20 grapa jarri dizkiote bati eta sendagiria eman diote, bestea, berriz,  Basurtoko Ospitalean dago.

19 urteko gazte bat ZIUn

Gasteizko 19 urteko gazte bat Santiago Ospitaleko ZIU Zainketa Intentsiboko Unitatean ingresatu dute, ertzainekin liskarra izan ondoren.

Ertzaintzak esan duenez, ihesi zihoala jausi egin da gaztea, eta orduan hartu du min. Efe agentziak Osakidetzako iturriak aipatuz zabaldu du "arriskuz kanpo" dagoela gaztea.Miguel Buen Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordeak esan du talde batzuek piztu dituztela liskarrak, eta sindikatuei eskatu die egiteko horien aurka.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea