Gizartea -

Nafarroa

N-121-A errepideko lanek trafiko etenak eragingo dituzte 21 egunez Ultzamako lotunean

Foru Gobernuak zehaztu duenez, lotuneko adar guztietan izango dira etenak, baina beste ibilbide batzuk egongo dira erabilgarri.

La N-121-A permanecerá en obras durante 21 días. Foto: EFE
La N-121-A permanecerá en obras durante 21 días.
La N-121-A permanecerá en obras durante 21 días. Foto: EFE

Agentziak| EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak iragarri duenez, astelehen honetatik hasita eta hiru astez, trafiko etenak izango dira Ultzamako lotunean N-121-A errepidean egin behar dituzten lanen eraginez.

Lotuneko adar guztietan izango dira etenak, baina beste ibilbide batzuk egongo dira erabilgarri, behar den bezala seinaleztatuta.

Orokorrean, Iruñetik datozen edo Nafarroako hiriburura doazen ibilgailuek Enderizko lotuneko saihesbidetik (13. kilometroa) jo beharko dute. Irundik (Gipuzkoa) datozen edo norabide horretan doazenek, aldiz, 15. kilometroan dagoen adarretik egin beharko dute bidea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Iruñea Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua A-15 autobia