Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizon bat atxilotu dute Barakaldoko denda batean lapurtzen harrapatu zuen dendariari sexu abusuak egiteagatik
Lapurretak egiteagatik aurrekariak dituen 20 urteko Sestaoko bizilagun bat da atxilotua. Ertzain-etxera eraman zuten atxilotu eta gutxira, eta gaur epailearen aurrean deklaratu du.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Barakaldoko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu zuen larunbat gauean, sexu abusu delitu batengatik. Atxilotua Bizkaiko aipatu udalerriko denda batean lapurreta egiten ari zen. Dendariak lapurtzen harrapatu zuen, eta harekin ika-mikan ari zela, gizonak ukituak egin zizkion.
Angel Madrazo Hiri Segurtasun eta Babes Zibileko zinegotziak ohar baten bidez adierazi du 21:50 aldera gertatu zela erasoa. Dirudienez, saltokiko kamerei esker jakin zuen saltzaileak atxilotua lapurreta egiten zebilela.
Orduan, harengana joan zen emakumea, eta gizonak aurre egin zion. Ika-mikan ari zirela, dendariari ukituak egiten hasi zen gizona, saltzaileak berak salatu duenez.
Lapurretak egiteagatik aurrekariak dituen 20 urteko Sestaoko bizilagun bat da atxilotua. Ertzain-etxera eraman zuten atxilotu eta gutxira, eta gaur epailearen aurrean deklaratu du.