Gizartea -

Eraso matxista

Gizon bat atxilotu dute Portugaleten emakume bat bortxatzeagatik

Biktimak ustezko erasotzailearen etxean gertatutakoa salatu eta gutxira atxilotu dute gizonezkoa, sexu-askatasunaren aurkako delitu bat egotzita.

I. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Portugaleten (Bizkaia) emakume bat bortxatzeagatik. Biktimaren salaketaren arabera, sexu-harremanak izatera behartu zuen.

Biktimak ustezko erasotzailearen etxean gertatutakoa salatu eta gutxira atxilotu dute gizonezkoa, sexu-askatasunaren aurkako delitu bat egotzita.

Biktima bera joan zen ostegun goizean Portugaleteko Udaltzaingoaren egoitzara, ezagutzen zuen gizon batek sexu-erasoa egin ziola salatzera. Biktimaren salaketaren arabera, ustezko erasotzailearen etxebizitzan, gizonak sexu-harremanak izatera behartu zuen, haren baimenik gabe.

37 urteko atxilotua ertzain-etxera eraman zuten, beharrezko izapideak egiteko. Horiek amaitutakoan, epailearen esku utziko dute datozen orduetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Indarkeria matxista Herriak eta Hiriak Portugalete Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Sexu erasoak