Gizartea -
Zazpi lagun hil zituen
Tolosako hiltzaileak bi tiro jaso zituen, autopsiaren arabera
Frantziako hegoaldean zazpi lagun hil zituen ustezko terroristari autopsia egin diote eta lehenengo azterketen arabera, bi tiro jaso zituen, bata buruan eta bestea sabelean.
Erredakzioa
Mohamed Merahen gorpuari egindako autopsiaren lehenengo datuen arabera, azken egunotan Tolosan (Frantziako hegoaldea) zazpi lagun hil dituen ustezko terroristaren hilotzak bi tiro zituen, bata buruan eta bestea sabelean.
"Le Parisien" kazetak zabaldu duenez, Poliziak Al Kaidako ustezko kidea "tirokatu" zuen eta tiro horietatik bata buruan jaso zuen eta beste bat "sabela zeharkatu zion, eskuinetik sartuta ezkerretik aterata", epaitegiko iturriek nabarmendu dutenez.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea