Gizartea -
Trafikoa
35 urteko motor gidari bat hil da Donostian
Ezbeharra goizaldean gertatu da GI-41 errepidean, gidaria bidetik atera da Zorroagako tuneletan (Amara).
Eider Garaikotxea O. | EITB Media
Motor gidari bat, 35 urteko gizasemea, hil da goizaldean GI-41 errepidean, Donostian (Gipuzkoa), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Ezbeharra 04:00ak aldera jazo da aipatu errepidean, Amara auzoko Zorroaga tunelean. Antza denez, bidetik atera da moto gidaria.
Istripuaren ondorioz, errepidea guztiz itxi behar izan dute, ordubetez. Donostiako Udaltzaingoak hartu du ezbeharra ikertzeko ardura.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea