Gizartea -

Osasuna

Osasun publikoaren defentsan eta EAJren eta PSE-EEren politiken aurka mobilizatzeko deia egin du LABek

Sindikatuak salatu duenez, Osakidetzak "10 urte baino gehiago daramatza bere erantzukizuna saihesten" eta "3.000 langileren behin behinekotasun iraunkor eta iruzurtiarekin amaitzea" eskatu du.

Osasun langileen kontzentrazioa Gasteizen joan den astean. Irudia: EFE
Osasun langileen kontzentrazioa Gasteizen joan den astean.
Osasun langileen kontzentrazioa Gasteizen joan den astean. Irudia: EFE

I. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

LAB sindikatuak salatu duenez, Osakidetzak "10 urte baino gehiago daramatza bere erantzukizuna saihesten", eta osasun publikoaren alde eta EAJren eta PSE-EEren "politika antisozialen" aurka mobilizatzeko deia egin du.

Haien esanetan, une honetan, "osasun publikoarekiko politika pribatizatzaile eta erasokorrak arretarik gabe, gainezka eginez, lan esplotazioarekin, zerbitzuak itxiz eta abar agertzen ari dira, eta egoera dramatikoa marrazten ari dira lantokietan, lanaren kalitatea minimo historikoetara murriztuz".

Ildo horretan, "urte asko" daramatzala Osakidetzari "3.000 langileren iruzurrezko behin-behinekotasun iraunkorrarekin amai dezan" exijitzen gogorarazi du, "lanpostu horiek egonkortu ditzan, herritarrei kalitate onargarriekin erantzun ahal izateko".

Halaber, "gaixo bakoitzari bere gaitzaren arabera dagokion arreta bermatuko dion legea" eskatu dio sindikatuak Euskal Osasun Zerbitzuari, baita Osakidetzak langile kopurua handitzea ere, "pandemia baino lehen ere zeuden lan-kargei aurre egiteko".

"EAJ eta bere gobernuko kidea, PSE-EE, pandemiak jota daudenak eurak direla ikusarazten saiatzen ari dira, osasun publikoak jasaten duen ahultzearen erantzule ez balira bezala", esan du LABek. Gaineratu duenez, "EAEn jende gehien hiltzen ari den pandemia bi alderdi horiek osatzen dutena eta haien pribatizatzeko politikak dira, murrizketek hil egiten dutelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza EAJ-PNV LAB Alderdi politikoak Gizartea PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak Sindikatuak Erizaintza