Gizartea -

BIZKAIA

Espetxera bidali dituzte Karrantzako hilketarekin lotuta atxilotutako bederatzi lagunetatik hiru

Antza denez, Misael Centenok azaroaren 28ko goizaldean borroka bat izan zuen Ambasaguasen eta bere hilotza handik hiru egunetara topatu zuten Karrantza ibaian.  

Misael Centenoren aldeko omenaldi bat Karrantzan. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Misael Centenoren aldeko omenaldi bat Karrantzan
Misael Centenoren aldeko omenaldi bat Karrantzan. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Misael Centenoren hilketarekin zerikusia dutelakoan Ertzaintzak astelehenean atxilotutako bederatzi lagunetatik hiru espetxera bidali ditu epaileak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Gainerako sei atxilotuak aske gelditu dira, horietako bi kargurik gabe eta beste lau fidantzarik gabe, baina hamabost egunean behin epaitegian aurkezteko aginduarekin.

Hala ere, asteazkenean ezin izan zieten atxilotu guztiei deklarazioa hartu eta, beraz, gaur igaroko dira falta zirenak epailearen aurretik

31 urteko Karrantzako bizilagunaren gorpua azaroaren 31an topatu zuten Karrantza ibaian. Antza denez, azaroaren 28ko goizaldean borroka bat izan zuen Ambasaguasen eta bere hilotza handik hiru egunetara topatu zuten Karrantza ibaian.  

Balmasedako epaitegiak kasua sekretupean jarri du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Krimenak azken ordukoa Azken ordukoa Enkarterriri buruz