Gizartea -

Nafarroa

Beriainen sexu-erasoa egiteagatik atxilotutako gizona espetxeratu dute

Erasoa hilaren 22an izan ziren, 05:30 aldera, Beriaingo Morea industrialdean.

I. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Instrukzio Epaitegiko epaileak behin-behineko espetxealdia, komunikatua eta fidantzarik gabea, ezarri dio joan den astean Beriaingo industria gune batean egindako sexu-eraso delitu batengatik ikertutako gizonari.

Fiskalak eskatu zuen neurria onartu du epaileak, "kontuan hartuta gertaeren larritasun handia, jokoan dauden ondasun pertsonalak, biktima babesteko beharra, eta justiziaren ekintza saihesteko aukerak, bere garaian ezar zitezkeen zigorren larritasunaren aurrean, baita delitua errepikatzeko aukera ere, egitateen mekanika bera ikusita".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Indarkeria matxista Nafarroa Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Sexu erasoak