Gizartea -
Bizkaia
Bederatzi pertsona atxilotu dituzte Karrantzako hilketarekin lotuta
31 urteko gizona azaroaren 28an desagertu zen, borroka batean nahasita egon ostean. Gorpua hiru egunetara topatu zuten, Karrantza ibaian.
EITB MEDIA
Ertzaintzak bederatzi pertsona atxilotu ditu Misael Centenore hilketarekin zerikusia dutelakoan, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Gorpua azaroaren 31an topatu zuten Karrantza ibaian.
Ikerketak zabalik segitzen du, baina Balmasedako epaitegiak kasua sekretupean jarri du eta, ondorioz, ez dute xehetasun gehiagorik eman.
Biktimak 31 urte zituen, Karrantzako bizilaguna zen eta bertako nekazaritza etxalde batean egiten zuen lan.
Antza, azaroaren 28an, goizaldean, borroka bat izan zuen eta biharamunean bere familiak desagertzea salatu zuen, etxera itzuli ez zela ikusita. Hilotza handik hiru egunetara topatu zuten Karrantza ibaian.