Gizartea -

Migrazioaren drama

160 pertsona migratzaile eta errefuxiatu baino gehiago hil dira Libiako kostaldean

Migraziorako Nazioarteko Erakundeak "ekidin zitekeen tragedia" deitoratu eta Mediterraneoko herrialdeei neurriak "berehala" hartzeko eskatu die. 2021ean, 1.500 pertsona baino gehiago hil dira, soilik Mediterraneoko erdialdean.

114 migratzaileren erreskatea Libiako kostaldean, abenduaren 16an. Argazkia: EFE
114 migratzaileren erreskatea Libiako kostaldean, abenduaren 16an. Argazkia: EFE
114 migratzaileren erreskatea Libiako kostaldean, abenduaren 16an. Argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 163 pertsona migratzaile eta errefuxiatu hil ziren iragan astean, Libiako kostaldean, bi ontzi hondoratu ondoren, Migraziorako Nazioarteko Erakundeak jakitera eman duenez. "Ekidin zitekeen tragedia", deitoratu du erakundeak.

Ostiralean 102 pertsona desagertu ziren Surman herriaren parean, horien artean bi ume. Gorpuak Libiako kostaldera heltzen hasi dira, NBEko agentziak baieztatu duenez.

Bestalde, larunbatean 61 gorpu berreskuratu zituzten itsasoan, Sabrathatik gertu. Operazio berdinean 210 pertsona inguru Libiara itzuli zituzten. Europako hegoaldera heltzen saiatzen diren ontzi gehienen abiapuntua da Afrikako herrialdea.

Antonio Vitorino Migraziorako Nazioarteko Erakundeko zuzendari nagusiak Mediterraneoko herrialdeei neurriak "berehala" hartzea eskatu die, "bizitzak salbatzeko eta heriotza gehiago saihesteko". 2021ean, 1.500 pertsona baino gehiago hil dira, soilik Mediterraneoko erdialdean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Europar Batasuna Migrazioa Europa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Errefuxiatuak Mediterraneo itsasoari buruzko azken albisteak