Gizartea -
Sei hilabete ihesean
Fidantzarik gabe aske utzi dute 'El Rafita', atxilotu eta biharamunean
Sandra Paloren hilketan izandako inplikazioagatik ezaguna egin zen gaztea autoak lapurtzen zituen sare batekin lotura duelakoan atxilotu dute orain.
Erredakzioa
Rafael Fernandez Garcia ''El Rafita'' fidantzarik gabe aske uztea erabaki du Madrilgo 29. instrukzio epaitegiko epaileak ostiral honetan. 2003an Sandra Paloren hiltzeagatik kondenatu zuten gazteetako bat da ''El Rafita''.
Aginte judizialek hala eskatzen duten bakoitzean epaitegian agertu beharko du Rafael Fernandez Garcia.
Poliziak hiru delitu egotzi dizkio ''El Rafita''ri: ibilgaluen lapurreta, talde krimaleko kide izatea eta autoritatearen kontrako atentatua (ostegun honetan atxilotu zuten poliziei ustez eraosi egin zielako).
Fernandez Garciak ez duen adierazpenik egin Polizia aurrean, baina bai epaitegian.
Sei hilabete ihesean
Atxiloketa atzo izan zen, Madrilgo auzo txiro batean, oso toki gatazkatsuan. Poliziaren agenteak kale-garbitzailez mozorrotu ziren "El Rafita" atzeman ahal izateko.