Gizartea -
KORONABIRUSA
Lehendakariaren hitzaldia LABIren bileran, zuzenean
LABI batzordea 16:30ean bilduko da pandemiaren egoera aztertu eta kutsatzeen gorakada gelditzeko zein neurri ezarri erabakitzeko. eitb.eus-en zuzenean jarrai dezakezu lehendakariaren hitzartzea.
Eitb Media
Euskal Autonomia Erkidegoa larrialdi egoeran sartu da gaur, ostirala, covid-19aren intzidentziaren gorakada dela eta; LABI instituzionala gaur bilduko da, 16:30etik aurrera, pandemiaren egoera aztertu eta kutsatzeen gorakadaren aurrean zer neurri hartu erabakitzeko.
eitb.eus-ek zuzenean emango du LABIren bileran Iñigo Urkullu lehendakariak emango duen hitzaldia.
Eusko Jaurlaritzak aurreratu duenez, larunbat honetatik (abenduak 4) aurrera jarriko da indarrean, gaueko aisialdirako establezimendu jakin batzuetan eta 50 lagunetik gorako jatetxeetan covid pasaportea eskatzeko betebeharra ezartzen duen araua.