Gizartea -
BIZKAIA
Onik aurkitu dute Galdakaon falta zen 90 urteko gizona
Asteartean desagertu zen, eta bart aurkitu dute, hipotermia zantzuak zituela.
AGENTZIAK | EITB Media
Astearte arratsaldetik Galdakaon falta zen 90 urteko gizona bart aurkitu dute, onik baina hipotermia zantzuak zituela, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Gizona Belategi eta Usargoiti ingurura joan zen paseo bat ematera, eta, etxera itzultzen ez zela ikusita, haren familiak salaketa jarri zuen.
Desagerpenaren berri izan ostean, gau eta egun aritu dira haren bila etenik gabe. Suhiltzaileak, Ertzaintza, Gurutze Gorria, DYA, Babes Zibila, Euskadiko Laguntza Txakurren Taldea eta Udaltzaingoa aritu dira hura bilatzeko lanean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea