Gizartea -

BIZKAIA

Kantabrian aurkitutako gorpua igandean Karrantzan desagertu zen gaztearena da

Herritar batek aurkitu zuen hilotza Karrantza ibaian, Kantabriako Ramales de la Victoria udalerrian. Antza denez, larunbatetik iganderako goizaldean, 31 urteko gazteak borroka batean parte hartu zuen Ambasaguasen.

Karrantza ibaian hilda topatu dute igandetik desagertuta zegoen gaztea
Karrantza ibaian hilda topatu dute igandetik desagertuta zegoen gaztea
Karrantza ibaian hilda topatu dute igandetik desagertuta zegoen gaztea

1:11

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Karrantza ibaian, Kantabrian, atzo aurkitutako gorpua igandetik Karrantzan falta zen gaztearena dela baieztatu dute ikerketako iturriek.

Atzo 15:00ak aldera herritar batek aurkitu zuen hilotza Karrantza ibaiaren magalean, Kantabriako Ramales de la Victoria udalerrian. Hasieratik, Karrantzan igandetik falta zen gaztearena izan zitekeela pentsatu zuten ikertzaileek.

31 urteko Karrantzako bizilagunak herriko nekazaritza ustiategi batean lan egiten zuen.

Antza denez, larunbatetik iganderako goizaldean, gazteak borroka batean parte hartu zuen Ambasaguasen. Etxera itzultzen ez zela ikusita, haren familiak salaketa aurkeztu zuen igandean. Geroztik, haren bila ari ziren, batez ere, Karrantza ibaiaren inguruetan.

Orain autopsiak argituko ditu heriotzaren nondik norakoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak gaur Kantabria gertakariak Gazteak azken ordukoa Enkartazioak