Gizartea -
Pertsona desagertuak
Gorpu bat aurkitu dute Kantabrian, eta Karrantzan desagertutako gaztea ote den ikertzen ari dira
Partikular batek gizon baten gorpua topatu du Ramalesen (Kantabria), Karrantza ibaiaren magalean. Guardia Zibilak gorpua ateratzeko eta auzitegiko medikuntza zerbitzura eramateko ardura hartuko du, bertan autopsia egin eta identifikatu dezaten.
EiTB Media
Partikular batek gizon baten gorpua topatu du Karrantza ibaiaren magalean 15:00ak aldera, Kantabrian, Karrantza udalerritik (Bizkaia) gertu. Bizkaiko herrian desagertutako 31 urteko gaztea ote den ikertzen ari dira orain. Desagerpena iragan igandean salatu zuten.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Kantabriako Guardia Zibilak gorpua ateratzeko eta auzitegiko medikuntza zerbitzura eramateko ardura hartuko du, bertan autopsia egin eta identifikatu dezaten.
Gorpua ibaitik hurbil aurkitu dute, Ramales herrian, Diario Montañes egunkariak zehaztu duenez. Esan bezala, Kantabriako Guardia Zibilak ikerketa abiatu du.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, Guardia Zibilak Karrantzako gaztearen gorpua ote den baieztatzeko zain daude.
Gaztearen familiak salaketa aurkeztu zuen Ertzaintzaren aurrean. Orduz geroztik, Kantabriako mugan eta Karrantza ibaiaren inguruetan bilatzen ari ziren.