Gizartea -

A25

Mugimendu Feministak "indarkeria matxistarik gabeko bizitzak" aldarrikatu ditu emakume guztientzat

Mugimendu Feministak deitutako manifestazio nagusiak Iruñean, Gasteizen, Baionan, Bilbon eta Donostian egin dituzte arratsaldean. Erakundeek ere bilkurak burutu dituzte emakumeen aurkako indarkeria arbuiatzeko

Mugimendu Feministak Bilbon egindako manifestazioa. Argazkia: EFE
Mugimendu Feministak Bilbon egindako manifestazioa. Argazkia: EFE
Euskal Herriko milaka emakumek 'Indarkeria matxistarik gabeko bizitza' aldarrikatu dute

1:35

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka emakume atera dira kalera Euskal Herrian "indarkeria matxistarik gabeko bizitzak" aldarrikatzeko eta emakumeek jasaten dituzten indarkeria mota guztiak salatzeko.

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Euskal Herriko Mugimendu Feministak Baionan, Iruñean, Bilbon, Donostian eta Gasteizen burutu ditu manifestazio nagusiak, baina mobilizazioak beste hainbat udalerri eta eskualdetan ere izan dira.

Bilboko manifestazioa Jesusen Bihotza plazatik abiatu da, baina aurrez auzo ezberdinetatik ateratako zutabeak batu zaizkie. Ehunka lagun joan dira pankarta nagusiaren atzean eta, besteak beste, prostituzioa abolitzeko oihuak egin dituzte.

Indarkeria matxistari aurre egiteko eta beraien bizitzak salbatzeko bide bakarra "autodefentsa feminista" dela aldarrikatu dute eta emakumeei antolatzeko deia egin diete.

Aurten, eraso matxistak eta homofoboak ugaritu egin direla azpimarratuta, "behingoz indarkeria matxistarik gabe" bizi ahal izateko eskubidea aldarrikatu dute.

Emakumeen hilketak eta sexu-erasoak "izebergaren punta" direla ohartarazi dute: "Indarkeria matxista egiturazko arazoa da, botere harreman heteropatriarkalean, arrazistan eta klasistan oinarritutako sistema baten ondorioa baita".

A25: Manifestazioa Bilbon
A25: Manifestazioa Bilbon
A25: Manifestazioa Bilbon

3:10

A25: Manifestazioa Iruñean
A25: Manifestazioa Iruñean
A25: Manifestazioa Iruñean

1:55

A25: Donostiako manifestazioa
A25: Donostiako manifestazioa
A25: Donostiako manifestazioa

1:42

A25: Manifestazioa Baionan
A25: Manifestazioa Baionan
A25: Manifestazioa Baionan

2:25

Erakundeen bilkurak

Bestalde, Euskal Herriko erakunde nagusiek ere egin dituzte goizean zehar elkarretaratzeak. Eusko Legebiltzarrak geldialdia egin du eguerdian eta legebiltzarkide guztiak kalera atera dira indarkeria matxista salatzeko antolatu duten bilkuran parte hartzeko.

Nafarroako Gobernuko eta Parlamentuko ordezkariak Sarasate Pasealekuan Berdintasun Institutuak deitutako elkarretaratzean izan dira. Minutu bateko isilunea egin dute eta ekitaldiaren helburua emakumeek jasaten dituzten "indarkeria mota guztiak" salatzea izan dela azpimarratu du Eva Isturiz Nafarroako Berdintasun Institutuko zuzendariak.   

Iruñeko Udaleko ordezkari politikoek udaletxe parean egin dute elkarretaratzea eta emakumeen eta nesken kontrako indarkeriak "milaka forma" dituela ohartarazi dute, "klase sozial eta kultura guztietan" ematen dela azpimarratuta.

Halaber, Donostia, Bilbo eta Gasteizko udalek Eudelen manifestua irakurri dute. Gaurko egunez indarkeria bikarioa bistaratu nahi izan dute, alegia, emakumeen aurka eta haien seme-alaben bidez gauzatzen den indarkeria.

Indarkeria bikarioa agerian jartzeko konpromisoa hartu dute erakundeek
Indarkeria bikarioa agerian jartzeko konpromisoa hartu dute erakundeek
Indarkeria bikarioa agerian jartzeko konpromisoa hartu dute erakundeek

1:4

Senar ohiak urruntze aginduak urratzen dituelako, eskolta ipini diote Martari
Senar ohiak urruntze aginduak urratzen dituelako, eskolta ipini diote Martari
Senar ohiak urruntze aginduak urratzen dituelako, eskolta ipini diote Martari

1:46
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Istiluak Bilbon gaur Donostia argazkiak Indarkeria matxista Espainian Zer gertatu da gaur Bizkaian? Albisteak Gipuzkoa Nafarroako albisteak Iparraldea argazkiak EAE albisteak Baionako argazkiak Gizartea Albisteak Gaur Gasteiz Eguneko albisteak Feminismoa