Gizartea -

Lantzen eta Olaben

Fusilatuen senideek Nafarroan bi hilobi zabaltzeko baimena lortu dute

Hurrengo asteetan diru-laguntzak lortzeko deialdia abian jartzea onartuko dute gozpuzkiak hilobitik ateratzea eskatuko duten frankismoko fusilatuen familientzako.

Zabalduko dituzten hilobiak Lantz eta Olabe udalerrietan daude. Argazkia: foromemoria.
Zabalduko dituzten hilobiak Lantz eta Olabe udalerrietan daude.
Zabalduko dituzten hilobiak Lantz eta Olabe udalerrietan daude. Argazkia: foromemoria.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lantzen eta Olaben udalerrietan 1936an hildakoen bi hilobi kolektibo zabaltzeko foru-baimena eman du Roberto Jimenez Nafarroako Gobernuko presidenteordea eta Presidentetzako, Administrazio Publikoetako eta Barne saileko sailburuak.

Erabaki horren bitartez, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Fusilatuen Familien Elkarteak egindako eskaera bideratu du. Elkarteak frankismoaren biktimen gorpuzkiak aurkitu eta berreskuratu nahi ditu Hilobitik Ateratzeko Nafarroako Protokoloari jarraituta.

Baimen horrek Vianako Printzipea elkartearen eta koordinaziorako batzorde teknikoaren aldeko txostenak jaso ditu.

Protokoloa eta diru-laguntza

Nafarroako Gobernuak duela gutxi onartu zuen gorpuzkiak hilobirik ateratzeko protokoloa horrelako prozesuak arautzeko. Ondorioz, Nafarroan ezin izango dute hilobirik ireki inolako kontrolik gabe.

Hurrengo asteetan diru-laguntzak lortzeko deialdia abian jartzea onartuko dute gozpuzkiak hilobitik ateratzea eskatuko duten frankismoko fusilatuen familientzako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea