Gizartea -

Koronabirusa

Covid-19 delta plus aldaeraren positibo bat baieztatu du Euskadik

Euskal Autonomia Erkidegoan aldaera horren kasu bakarra antzeman dutela adierazi du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak, baina positiboen gorakadarekin zerikusirik ez duela ziurtatu du.

Donostiako Alde Zaharra. Artxiboko argazkia: EFE
Donostiako Alde Zaharra. Artxiboko argazkia: EFE
Donostiako Alde Zaharra. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak baieztatu duenez, covid-19 delta plus aldaeraren kasu bat antzeman dute Euskadin, baina kutsatzeen hazkundeak "positibo horrekin zerikusirik ez" duela argi utzi du.

Gobernu Kontseilua bildu ondoren prentsaurrekoa eman du sailburuak. Euskal Autonomia Erkidegoan aldaera horren kasu bakarra antzeman dutela adierazi du Sagarduik, baina positiboen gorakadarekin zerikusirik ez duela ziurtatu du.

Sailburuaren hitzetan, "pixkanaka" gora egiten asteak eman dituzte kasuek, eta Delta Plus aldaerak "ez du Delta aldaera bera baino kutsatzeko gaitasun handiagoa azaldu". Hark "joera aldaketa bat eragin zuen Euskadin, beste erkidego batzuetan eta Europan finkatu zenean", gogorarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Sendagaiak Txertoak Koronabirusa Anbulatorioak