Gizartea -
GARRAIO PUBLIKOA
Normaltasuna Bilboko metroan, goizeko lehen orduan izandako atzerapenen ondotik
Trenbideko sistema elektrikoan izandako matxura batek eragin ditu atzerapenak Etxebarritik Plentziara eta Basauritik Kabiezesera doazen trenetan.
AGENTZIAK | EITB Media
Goizeko lehen orduan atzerapenak izan dira Bilboko metroan, Etxebarritik Plentziara eta Basauritik Kabiezesera doazen trenetan. Metro Bilbaok jakinarazi duenez, 08:30erako konpondu dute matxura, eta egoera normaltasunera itzuli da pixkanaka-pixkanaka.
Trenbideko sistema elektrikoan izandako matxura batek eragin ditu atzerapenak. Matxuraren ondorioz, Plentziarako eta Kabiezeserako noranzkoan zihoazen bidaiari asko bagoiz ere aldatu behar izan dituzte.
Zazpikaleak geltokian gertatu da matxura 07:15 aldera.
Matxurak iraun duen bitartean ez da zerbitzua eten.