Gizartea -
Ezbehar larria Bizkaian
53 urteko motozale bat hil da Getxon, errepideko bazter-babesaren aurka talka eginda
Istripua 16:10 aldera gertatu da Artatzan, Bilboko noranzkoan. Motor-gidariak ibilgailuaren kontrola galdu eta bazter-babesaren aurka talka egin du.
Agentziak | EITB Media
53 urteko motozale bat hil da arratsaldean, Getxon (Bizkaia), errepidetik aterata. BI-637 errepideko bazter-babesaren kontra talka egin du biktimak.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ezbeharra 16:10 aldera gertatu da Artatzan, Bilboko noranzkoan. Motor-gidariak Suzuki DR 750 ibilgailuaren kontrola galdu eta bazter-babesaren aurka talka egin du.
Ertzaintza eta osasun-langileak bertaratu dira, baina ezin izan dute ezer egin bizitza salbatzeko. Istripuak auto-ilarak sortu ditu zonaldean.
Larrialdi zerbitzuak biktima suspertzen saiatu dira, baina ez dute lortu.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du, istripuaren inguruabarrak argitzeko.
Bestalde, Heletan (Nafarroa Beherea), auto batek eta kamioi batek talka egin dute goizean Irisarriko bidean eta, ondorioz, 19 urteko pertsona bat hil da.