Gizartea -
Senatuko Justizia batzordea
Abortuaren legearen erreforma urte amaierarako prest egongo da
Gallardonek bere sailak iragarritako erreforma gehienen data zehaztu du, besteak beste, abortuarena.
Erredakzioa
Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroak abortuaren legearen erreforma urte amaierarako prest egongo dela iragarri du, Senatuan. Era horretan, "jaiotzeko dagoen haurraren eskubideak handituko dira eta emakumearen askatasun eskubidea bermatuko da".
Senatuko Justizia batzordean iragarri ditu Gallardonek bere saileko erreforma gehienen datak.
Abortuaren erreformarekin, Alderdi Popularraren hauteskunde programa betetzen dela adierazi du, eta "jaiotzeko dagoenaren eskubidea emakumearen eskubidearekin batera doan elementu gisa" ezarri nahi dutela esan du. "Horrela bi eskubideak bermatzen dira".