Gizartea -

Istripua

AP-8 autobidea ordubetez itxi behar izan dute Zornotzan, hiru ibilgailuk talka egin ostean

Ezbeharra 20:30 inguruan gertatu da Zornotza parean eta Irungo noranzkoan. Bi pertsona zauritu dira eta ospitalera eraman dituzte.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru ibilgailuk talka egin dute AP-8 autobidean, Zornotza parean, eta errepidea itxi egin behar izan dute 20:30 aldera, Irungo noranzkoan, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharrean bi pertsona zauritu dira eta horietako bat suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute. Biak ospitalera eraman dituzte.

Istripuaren ondorioz, autobidea erabat itxi behar izan dute ordubetez eta auto-ilara handiak sortu dira. 21:30 inguruan errei bat ireki dute, eta zirkulazioa arintzen hasi da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gaurko albisteak Bizkaia Gipuzkoa Zornotza Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Irun Albisteak A-8 Autobidea Trafiko-istripu hilgarriak Durangaldea