Gizartea -

sutea

Gizon bat atxilotu dute Donostian, 10 edukiontzi erretzea leporatuta

Gaur goizaldean 10 edukiontzi kiskalita agertu dira Txirrita Bertsolaria kaleko hainbat puntutan, eta sugarrek inguruan aparkatuta zeuden 9 autori eragin diete.

Edukiontzi kiskaliak, Donostiako Altza auzoan. EiTB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
Edukiontzi kiskaliak, Donostiako Altza auzoan. EiTB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
10 edukiontzi erre dituzte Donostiako Altza auzoan eta 9 auto kaltetu dira

0:42

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Udaltzaingoak 43 urteko gizon bat atxilotu du, bertako bizilaguna, gaur goizaldean Altza auzoan edukiontziak erretzea leporatuta.

Igandeko 01:00a aldera, 10 edukiontzik su hartu dute Txirrita Bertsonaria kaleko hainbat puntutan, eta sugarrek inguruan aparkatuta zeuden 9 autori kalte egin diete.

Udalak jakitera eman duenez, suteen berri izan baino ez bertaratu diren patruiletako batek identifikatu du gizona bertan.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko, eta, bildutako datuei esker, sutearen ustezko egilea atxilotu dute. Tokia ikuskatu eta zenbait testigantza jaso dituzte.

Udalak Morlans auzoko Udaltzaingoaren bulegora jo eta kalteen berri emateko eskatu die kaltetuei, eta Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko, lekukoei, deklaratzera joan daitezen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia bideoak Ertzaintza Gaurko albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Suteak gaur Gizartea bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak