Gizartea -

meteorologia

Haize-boladek 100 kilometro orduko muga gainditu dute bart

Bizkaia izan da zonalderik kaltetuena, boladak 133 km/h-ra iritsi direlarik Karrantzan, eta 123 km/h-ra Matxitxakon.

Suhiltzaileek zuhaitzen erorketak bideratu dituzte, Bizkaian. Argazkia: @BomberosBizkaia
Suhiltzaileek zuhaitzen erorketak bideratu dituzte, Bizkaian. Argazkia: @BomberosBizkaia
Suhiltzaileek zuhaitzen erorketak bideratu dituzte, Bizkaian. Argazkia: @BomberosBizkaia

i. león | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gau haizetsua izan da bart Euskadin, batez ere Bizkaia inguruan. Orduko 100 kilometroko abiadura gainditu dute haize-ufadek hainbat lekutan; Karrantzan, adibidez, orduko 133 kilometro harrapatu du haizeak, eta Matxitxakon orduko 123 kilometro.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Orduñan ere orduko 100 kilometroak gainditu dituzte hego-haize boladek; 118,5 km/h-koak izan dira, hain zuzen. Baita Oizen ere, bertan 113,6km/h-ko abiadura izan baitu haizeak, eta 98,1 Untzuetan. Haizeguneak ez diren lekuetan ere,  ufada gogorrak izan dira: esaterako, 91 km/h  Mallabian, 89,2 Igorren eta 76,6 Deuston.

Gainera, haizeak norabidea aldatu du eta gaur goizeko lehen orduetan 103,4 km/h-ko ipar-mendebaldeko boladak izan dira Matxitxakon, 85,7koak Jaizkibelen eta 75,1ekoak Santa Klaran.

Bestalde, kalte handirik izan ez bada ere, hainbat zuhaitz eta hiri-altzari erori dira, ufaden ondorioz.  Ertzaintzaren arabera, inork ez du minik hartu.

Segurtasun Sailak haize-bolada biziak zituen aurreikusita asteburu honetarako, eta abisu horia indarrean mantendu da larunbateko 21:00etatik gaur goizaldeko 06:00ak arte.

Estatu-mailako AEMET agentzia meteorologikoak ere iragarria zuen abisu horia Nafarroarako. Besteak beste, Bera aldean eta Hiriberri Aezkoan orduko 88 kilometroko haizeteak erregistratu dituzte, eta 85koak Nafarroako Pirinioan.

Bertan behera gelditu da Barakaldoko Munoa Bizi jaialdia

Bestalde, Barakaldoko Udalak iragarri du bertan behera utziko dituztela Munoa Bizi jaialdiaren egitarauan igande honetarako aurreikusita zeuden kultur-jarduerak. Munoa Finkako lorategietan ziren ospatzekoak, baina haizeak eragindako kalteak direla eta hartu dute erabaki hori.

Udalak jakinarazi duenez, goizaldean egin duen haizeak parkeko zenbait zuhaitz eraitsi ditu, eta ekitaldiak egitekoak ziren zenbait karparen gainean erori dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Nafarroako albisteak Barakaldo Alerta meteorologikoak EAE albisteak Gizartea Gaurko titularrak Eguneko albisteak