Gizartea -

Kronika Iberdrola dorretik

Errege-erreginak Iberdrola dorrearen jabe egin dira

Segurtasun neurri zorrotzen artean inauguratu dute Iberdrola dorrea, apaindura handirik gabeko ekitaldian. Espainiako errege-erreginak berandu iritsi dira hitzordura.

Alain Ibarra

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Goizetik atzeman dugu gaurkoa ez zela ohiko egun bat. Izan ere, Euskadiko eraikinik garaiena -41 solairu ditu- inauguratu dute gaur. Aurretik dena atondu eta 11:00etarako prest geunden Multimediako lankidea (argazki-galeria egiteko erantzunkuzuna zuen) eta biok prentsa baimena jaso eta ekimenaren berri bertatik bertara emateko.

11:20. Eraikinaren sarreran Errege Etxeko segurtasun indarrak, batetik - traje apain-apaina eta errege-intsignia gorri eta doia bularrean- eta bi metal-detektagailu bestetik. 'Nortasun agiriak erakutsi mesedez', esan digute, gure gainerako objektuak txakur baten zaintzapean utzita. 11:30 dira, kontrola pasatuta, barruan gaude.

'#iberdrolara heldu gara', barruan gaudela esanez lehen tweeta bota dugu. Ekitaldia iPad bidez jarraitzeak mesfidantza, atentzioa, baina batez ere jakin-min asko sortu du. Argazkilariek mehatxuzko keinuak egin dizkiote, argazkiak 'azkarregi eta errazegi' ateratzen dituelako, kazetariek haren abantailak txalotu dituzte eta beste askok -politikariek zein segurtasuneko langileek- kuriositatez jarraitu dituzte kazetari 'friki' onen joan-etorriak.

400dik gora lagun gonbidatu dituzte. Politika, enpresa eta oro har euskal erakundeetako ordezkari andana bertaratu da. Antonio Basagoiti popularra gustura aritu da Ortuzar jeltzalearekin eta Ares sozialistarekin berbetan. Jose Antonio Ardanza lehendakari ohia, Juan Luis Ibarra EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea eta Carlos Urquijo Espainiako Gobernuaren Euskadiko ordezkaria ere hitzorduan izan dira. Dorrearen handitasuna gutxietsi gabe, Bilboko txokorik kuttunena beste bat du Azkuna Bilboko alkateak: "San Antoneko Zubia da Bilboko ikurra zalantzarik gabe", esan du.

Bernabe Unda, Idoia Mendia eta Carlos Aguirre sailburuak Jose Antonio Pastorrekin aritu dira solasean. Kanpoan, ostera, bestelakoa zen giroa. Bildu, Aralar eta Ezker Anitza alderdiek talde ekologista eta sindikatuekin bat egin dute errege-erreginen bisitagatik protesta egiteko eta Garoñaren itxiera exijitzeko.

Urrunean, dorrearen sarrera nagusitik gertu, Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidentea Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiarekin ari zen hizketan, Arantza Quiroga Legebiltzarreko presidentearen konpainian. Hurbil zituzten, besteak beste, Patxi Lopez lehendakaria eta Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia. Une horretan, dantzaria eta txistulariak beraien tokian kokatzen ari ziren.

Bat-batean, ‘intsignia gizonak’ hurbildu zaizkigu. ‘Erredaktoreak, pianoaren atzealdera; zuek baduzue argazkilaria’. iPad erremintarekin argazkiak momentuan bidal daitezkeela ulertu gabe joan da gizona. Pianoa nuen zain une horretan.

Juan Carlos eta Sofia ordu laurden geroago iritsi dira. Vicente del Bosque Espainiako futbol hautatzailea ere ikusi dugu. Kanpoko protesten ahotsak sakon eta indartsu entzutea ahalbideratu duen isilune baten ondoren iritsi dira Juan Carlos eta Sofia. Lehendakariak eta Jose Manuel Soria Industria, Energia eta Turismo ministroak eman die ongi-etorria. Elkar agurtu, ohorezko aurreskua ikusi eta Cesar Pelliren azalpenak entzun dituzte ondoren. Iberdrolako presidentearen hitzaldia amaituta, Bilboko Abesbatzak musikaz jantzi du dorrearen ataria, piano baten soinuarekin.

Ekitaldia Abesbatzarekin batera bukatu da; prentsako lankideentzat behintzat bai. ‘Intsignia gizonek’ aretotik joateko esan digute, kale gorrira zuzenean. Lehen zerbitzariak ikusi ditugu, kopaz betetako erretiluekin, guk ‘agur’ esaten genuen une berean. Hara joandakoek Euskadin Michelin izarra duten lau sukaldarien pintxoak jan dituzte. Eneko Atxak -bi izar ditu-, Daniel Garciak, Josean Martinez Alijak eta Fernando Canalesek hartu dute une horretan protagonismo guztia.

Goizetik atzeman dugu gaurkoa ez zela ohiko egun bat. Izan ere, Euskadiko eraikinik garaiena -41 solairu ditu- inauguratu dute gaur. Aurretik dena atondu eta 11:00etarako prest geunden Multimediako lankidea (argazki-galeria egiteko erantzunkuzuna zuen) eta biok prentsa baimena jaso eta ekimenaren berri bertatik bertara emateko.11:20. Eraikinaren sarreran Errege Etxeko segurtasun indarrak, batetik - traje apain-apaina eta errege-intsignia gorri eta doia bularrean- eta bi metal-detektagailu bestetik. 'Nortasun agiriak erakutsi mesedez', esan digute, gure gainerako objektuak txakur baten zaintzapean utzita. 11:30 dira, kontrola pasatuta, barruan gaude.'#iberdrolara heldu gara', barruan gaudela esanez lehen tweeta bota dugu. Ekitaldia iPad bidez jarraitzeak mesfidantza, atentzioa, baina batez ere jakin-min asko sortu du. Argazkilariek mehatxuzko keinuak egin dizkiote, argazkiak 'azkarregi eta errazegi' ateratzen dituelako, kazetariek haren abantailak txalotu dituzte eta beste askok -politikariek zein segurtasuneko langileek- kuriositatez jarraitu dituzte kazetari 'friki' onen joan-etorriak.400dik gora lagun gonbidatu dituzte. Politika, enpresa eta oro har euskal erakundeetako ordezkari andana bertaratu da. Antonio Basagoiti popularra gustura aritu da Ortuzar jeltzalearekin eta Ares sozialistarekin berbetan. Jose Antonio Ardanza lehendakari ohia, Juan Luis Ibarra EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea eta Carlos Urquijo Espainiako Gobernuaren Euskadiko ordezkaria ere hitzorduan izan dira. Dorrearen handitasuna gutxietsi gabe, Bilboko txokorik kuttunena beste bat du Azkuna Bilboko alkateak: "San Antoneko Zubia da Bilboko ikurra zalantzarik gabe", esan du.Bernabe Unda, Idoia Mendia eta Carlos Aguirre sailburuak Jose Antonio Pastorrekin aritu dira solasean. Kanpoan, ostera, bestelakoa zen giroa. Bildu, Aralar eta Ezker Anitza alderdiek talde ekologista eta sindikatuekin bat egin dute errege-erreginen bisitagatik protesta egiteko eta Garoñaren itxiera exijitzeko.Urrunean, dorrearen sarrera nagusitik gertu, Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidentea Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiarekin ari zen hizketan, Arantza Quiroga Legebiltzarreko presidentearen konpainian. Hurbil zituzten, besteak beste, Patxi Lopez lehendakaria eta Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia. Une horretan, dantzaria eta txistulariak beraien tokian kokatzen ari ziren.Bat-batean, ‘intsignia gizonak’ hurbildu zaizkigu. ‘Erredaktoreak, pianoaren atzealdera; zuek baduzue argazkilaria’. iPad erremintarekin argazkiak momentuan bidal daitezkeela ulertu gabe joan da gizona. Pianoa nuen zain une horretan.Juan Carlos eta Sofia ordu laurden geroago iritsi dira. Vicente del Bosque Espainiako futbol hautatzailea ere ikusi dugu. Kanpoko protesten ahotsak sakon eta indartsu entzutea ahalbideratu duen isilune baten ondoren iritsi dira Juan Carlos eta Sofia. Lehendakariak eta Jose Manuel Soria Industria, Energia eta Turismo ministroak eman die ongi-etorria. Elkar agurtu, ohorezko aurreskua ikusi eta Cesar Pelliren azalpenak entzun dituzte ondoren. Iberdrolako presidentearen hitzaldia amaituta, Bilboko Abesbatzak musikaz jantzi du dorrearen ataria, piano baten soinuarekin.Ekitaldia Abesbatzarekin batera bukatu da; prentsako lankideentzat behintzat bai. ‘Intsignia gizonek’ aretotik joateko esan digute, kale gorrira zuzenean. Lehen zerbitzariak ikusi ditugu, kopaz betetako erretiluekin, guk ‘agur’ esaten genuen une berean. Hara joandakoek Euskadin Michelin izarra duten lau sukaldarien pintxoak jan dituzte. Eneko Atxak -bi izar ditu-, Daniel Garciak, Josean Martinez Alijak eta Fernando Canalesek hartu dute une horretan protagonismo guztia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak