Gizartea -

Ikasleen protesta

Liburuak nagusi Valentzian, atxiloketak eta errepresioa salatzeko

Astearte honetako manifestazioak liskarrik gabe bukatu dira. Asteleheneko protestetan istilu larriak piztu ziren, eta 25 lagun atxilotu zituzten.

Milaka gaztek atzoko atxiloketak salatu dituzte Valentzian. Argazkia: Efe
Milaka gaztek atzoko atxiloketak salatu dituzte Valentzian.
Valentziako ikasleek ez dute amore ematen

01:41

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Liburuak eskuan zituztela, milaka pertsona, gazteak bereziki, irten dira astearte honetan Valentziako kaleetara, hezkuntza arloko murrizketen kontra eta asteleheneko istiluetan Poliziak izandako jarreraren aurka.

Eguerdian hasi da protesta. Paula Sanchez de Leon Gobernuaren ordezkariaren dimisioa eskatzeaz gain, "Menos Policia y mas educacion" (Polizia gutxiago eta hezkuntzagehiago), "Que valents detenen als xiquets" (Zein ausartak, haurrakatxilotzen dituzte) eta "estas son nuestras armas" (Hauek dira gurearmak) leloak ere oihukatu dituzte, liburuak altxatzen zituztelarik.

Astearte honetako protestak istilurik gabe bukatu dira, eta atzotik atxilotuta jarraitzen zuten azken 12 lagunak aske utzi dituzte. Gazteek epailearen aurrean deklaratu behar izan dute aurretik. Noizbehinka epaitegira joan beharko dira.Valentziako ikasleekin bat egin eta beste zenbait hiritan ere protestak egin dituzte, bereziki Madrilen eta Alacanten.Erreakzioak, etengabeak

Egun osoan zehar hainbat erreakzio piztu dituzte asteleheneko liskarrek, eta Kongresura ere iritsi da gaia.Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak "lasaitasuna eta erantzukizuna'' eskatu die ''denei'', eta Espainiaren irudia ez kaltetzeko ''sen onarekin'' aritzeko deialdia luzatu du.Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak azalpenak emango ditu Madrilgo Kongresuan, Valentzian Poliziak egindako kargak direla-eta. Fernandez Diazek esan du Polizia gehiegikeriak kontrolatzeko dagoela, eta ez ''kontrolean gehiegikeriak egiteko''.Paula Sanchez de Leon Gobernuak Valentzian duen ordezkariak dimisioa aurkezteko asmorik ez duela erantzun die ikasleei, eta inputatu guztiek karguak mantenduko dituztela gaineratu du.Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroaren ustez, berriz, murrizketak ez dira manifestazioekin konpontzen, lasaitasunarekin eta elkarrizketarekin baino.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea