Gizartea -
Trafiko-istripua
Amaitu dira auto-ilarak AP-8an, Galdakaon, ibilgailu bat irauli ostean
Auto-pilaketa handiak sortu dira errepide horretan, Irungo noranzkoan.
Agentziak | EITB MEDIA
AP-8 autobidean, Galdakaon, irauli eta bi kanpai-buelta eman dituen ibilgailu batek istripua izan du, eta auto-ilara handiak sortu dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Ezbeharra 08:00ak aldera jazo da, 104. kilometroan, Irungo noranzkoan.
Istripuaren ondorioz, erdiko bidea moztuta gelditu da trafikoarentzat, eta, horren eraginez, auto-pilaketak sortu dira inguru horretan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea