Gizartea -

Salaketa

SIPE sindikatuak Erkoreka eta Sagardui salatu ditu Datuen Babeserako Agentzian

Sindikatuak salatu duenez, patruilek aginduak jasotzen dituzte covid-19an positibo eman duten pertsoak konfinamendua betetzen ari diren kontrolatzera joateko. Pertsona horien datuak ematean, intimitaterako eta datu babeserako eskubidea urratzen ari diela uste du sindikatuak.

Ertzaintzaren patruila bat. Argazkia: Ertzaintza
Ertzaintzaren patruila bat.
Ertzaintzaren patruila bat. Argazkia: Ertzaintza

O.P. | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Salaketa jarri du SIPE Ertzaintzaren sindikatuak Josu Erkoreka eta Gotzone Sagardui Segurtasun eta Osasun sailburuen aurka, Datuak Babesteko Euskal Bulegoan.

SIPEk segurtasun-arduradun gorenen eta osasun-arduradun gorenen aurkako zigor-espedientea irekitzeko eskatu du, ertzainak covid-19an positibo emandako pertsonak ezarritako konfinamendua betetzen ari ziren kontrolatzera bidaltzeagatik.

Sindikatuaren arabera, agindu horrek intimitaterako eskubidea eta datuak babesteko eskubidea urra ditzake, eta hori legez kanpokoa litzateke.

Joan den hilean, sindikatuak salatu zuen polizia-etxeak jarraibideak jasotzen ari direla patruilak etxe partikularretara joan daitezen, Osakidetzaren arabera, covid-19an  positibo eman duten pertsonak eta haiekin bizi direnak identifikatzeko.

SIPEk, orduan, idatzi bat bidali zion Segurtasun sailburuari, Josu Erkorekari, eta adierazi zuen Ikerketa Kriminaleko Alorreko Buruzagitza jakinarazpenak bidaltzen ari zela Ertzaintzaren polizia-etxeetara, covid-19 kasu positiboen berri emanez, datu partikularrekin eta izen-abizenekin, polizia-patruilak beren etxeetara joan zitezen.

Sindikatuak horrelako praktikak bertan behera uzteko eskatu zion sailburuari; sindikatuaren arabera, pandemia hasi zenetik egiten ari dira. Ohartarazi zion, gainera, agindu horiek ez baziren eteten, Datuak Babesteko Euskal Bulegoan salaketa bat aurkeztuko zuela, azkenean gertatu den bezala.

"Ez dago inolako araurik berariaz jasotzen duenik osasun-datuak laga daitezkeela; ez dute halakorik egiten presoak zentro medikoetara eramatean, non ertzainek ez baitakite lekualdatzen dutena positiboa izan daitekeen Covid-19an edo beste edozein eritasun infekzioso izan dezakeen, pertsonaren intimitaterako eskubidea urratzen delako, eta hemen ez?", galdetu zuen sindikatuak orduan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Eusko Jaurlaritza EAE Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasunari buruzko albisteak Sindikatuak Koronabirusa