Gizartea -

Sexu-erasoa

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen denda bateko bezero bati ukituak egiteagatik

Gertakariak ostegunean 19:30ak inguruan gertatu ziren. Gizonezkoak dendan erosten zebilen emakume bati ukituak egin zizkion, eta gizona ihes egiten saiatu zenean eusten saiatu zen emakumea; azkenean, segurtasun langile batek atxiki zuen Udaltzaingoa iritsi bitartean.

Agentziak | Eitb Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

25 urteko gizonezko bat atxilotu du Gasteizko Udaltzaingoak sexu-abusu delitua egotzita, hiriko komertzio-gune bateko denda batean, emakumezko bezero bati ukituak egiteagatik. 

Udaltzaingoak gaur emandako informazioaren arabera, osteguneko 19:30ak aldera, Zaramaga kaleko merkatalguneko denda batetik udaltzainei deitu zieten, bezero bati eraso egin ziotela esanez. 

Bertaratu zirenean, gizonezko bat, segurtasun zaintzaile bat eta bi emakume topatu zituen denda: bezeroa eta dendako langile bat. Bi emakumeek udaltzainei kontatu zieten, bezeroa arroa batzuk begiratzen ari zela, akusatuak ukituak egin zizkiola. 

Gizonari aurre egin zionean, ihes egiten saiatu zen hau eta emakumeak eutsi egin nahi izan zion, indarrez; une horretan dendako langileak lagundu egin zion emakumeari. Azkenik, segurtasun langile batek harrapatu egin zuen ihesean zihoan gizona eta udaltzainak iritsi bitartean atxikita izan zuen. 

Inplikatuen bertsioak entzun eta emakumeak liskarraren ondorioz sorbaldan min hartu zuela ikusita, gizona atxilotu egin zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Araba EAE Delituak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Matxismoa