Gizartea -

KORONABIRUSA

Segurtasun neurriak indartuko dituzte EAEko adinekoen egoitzetan

Egoitza bakoitza dagoen lurraldean intzidentzia-tasa metatua 300etik gorakoa den kasuetan, egoiliarrak zuzenean artatzen dituzten langileei PCR bat egingo zaie: astean behin, txertoa hartu ez duten langileeim eta hamabost egunean behin, txertoa hartu dutenei.

Emakume bat Donostiako erresidentzia batean. Artxiboko argazkia: EFE
Emakume bat Donostiako erresidentzia batean. Artxiboko argazkia: EFE
Emakume bat Donostiako erresidentzia batean. Artxiboko argazkia: EFE

O.P. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eguneratu eta indartu egin du zentro soziosanitarioetan covid-19aren zaintzarako eta kontrolerako protokoloa

Hala, eguneratutako protokoloaren arabera, egoitza bakoitza dagoen lurraldean intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 300 kasutik gorakoa den kasuetan, egoiliarrak zuzenean artatzen dituzten langileei PCR proba egingo zaie: astean behin, txertoa hartu ez duten langileei, eta hamabost egunean behin, txertoa hartu dutenei. Hori bai, probak boluntarioak izango dira.

Horrez gain, egoiliarren irteeretarako protokoloa ere berritu egin da gaua zentrotik kanpo igarotzen den kasuetan, eta zentrora sartzean proba diagnostikoa egingo zaie pertsona guztiei, txertoa hartuta egon edo ez egon. Orain arte, txertoa hartu gabe zutenei bakarrik egiten zitzaien.

Osasun Sailak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiekin eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailarekin adostu du protokolo berria. Administrazioen hitzetan, "lehentasunezko" zeregintzat hartzen dituzte zentro soziosanitarioetako zaintza- eta prebentzio-mekanismoak, eta, alde horretatik, gogorarazi dutenez, txertaketa-prozesuak aurrera egin ahala kasu positiboak nabarmen gutxitu diren arren, txertaketak "ez du erabat ezeztatzen kutsatzeko arriskua", eta, ondorioz, beharrezkoa da zentro soziosanitarioetan arreta-neurriak hartzen jarraitzea.

Zentro soziosanitarioetako zaintza epidemiologikorako protokolo eguneratua argitaratu orduko jarri da indarrean, gaur bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaiko albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza EAE Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Adinekoentzako egoitzak Erizaintza Koronabirusa Bizkaiko Foru Aldundia Gipuzkoako Foru Aldundia azken orduko albisteak Arabako Foru Aldundia