Gizartea -

Eguraldia

Abisu horia ezarri dute Nafarroan, 70 km/h-ko haize boladak espero direla eta

Abisua Foru Erkidegoaren erdialdean eta Erriberan egongo da indarrean, 17:00etatik gauerdira arte.

Emakume bat haizepean, Iruñean. Artxiboko argazkia: EFE
Emakume bat haizepean, Iruñean.
Emakume bat haizepean, Iruñean. Artxiboko argazkia: EFE

Eider Garaikoetxea O. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beroagatik alertan egon ostean, haize gogorragatik abisu horia ezarriko dute Foru Erkidegoan, Aemet Espainiako Estatuko Meteorologia Agentziak egindako iragarpena oinarri hartuta.

Abisua 17:00etatik gauerdira arte egongo da indarrean. Ipar eta ipar-ekialdeko haize ufada gogorrak espero dira, 70 km/h-rainokoak. Ia Nafarroa osoa egongo da abisupean, zehazki, lurraldearen erdialdea eta Erribera, bolada gogorrenak bi gune horietako ekialdean iragarri badituzte ere.

Euskalmeten iragarpenaren arabera, hodeitsu abiatuko dugu astea, hegoaldean ostarteak eta hodeiak tartekatuko badira ere. Goizean, noizbehinka euri txikia egingo du; arratsaldean bustitzeko probabilitatea txikiagoa izango da, eta hodeiak gutxitu egingo dira. Haizeak iparretik joko du eta tenperaturak jaitsaraziko ditu: hegoaldean beherakada nabarmena izango da, baina isurialde atlantikoan ia ez da nabarituko.

Datozen egunetarako ez da aldaketarik espero: giro tristea nagusiko da. Tenperatura maximoak 20 ºC-ren bueltan izango dira lurraldearen iparraldean, eta 25 ºC inguruan hegoaldean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Tutera Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Barañain