Gizartea -
Aldaketak hezkuntzan
Batxilergoak eta Lanbide Heziketak hiru urteko iraupena izango dute
Gainera, Herritartasunerako Hezkuntza bertan behera geratuko da, eta, horren ordez, gizalegezkotasuna eta Konstituzioa jorratuko dituen irakasgaia jarriko dute abian.
Erredakzioa
Bigarren Hezkuntzak, Batxilergoak eta Erdi Mailako Lanbide Heziketak hiru urteko iraupena izango dute aurrerantzean. Gainera, Herritartasunerako Hezkuntza ordezkatuko duen irakasgai berria ere jarriko dute abian, gizalegezkotasuna eta Konstituzioa jorratuko dituena.
Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroak eman du aldaketen berri, Kongresuko batzordean. Bertan, legegintzaldi berri honetarako bere sailak martxan jarri nahi dituen hezkuntza politiken nondik norakoak azaldu ditu ministroak, eta ''behingoz'' irakasleen estatutu berezia martxan jartzeko konpromisoa hartu du. Estatutu horrek irakasleen ahalegina sarituko luke eta irakasleei ''autoritate publiko'' maila aitortuko lieke.