Gizartea -

Eguraldia

Uztaila hotza, lehorra eta meteorologia-gertaera esanguratsurik gabea izan da

Mendeko laugarren uztailik hotzena izan da Euskadin, 2002koaren atzetik. Tenperatura 1981-2010 aldiko batez bestekoa baino 0,4 gradu baxuagoa izan da.

Pertsona bat Zurriolako hondartzan, Donostian. Argazkia: EFE.
Pertsona bat Zurriolako hondartzan, Donostian.
Pertsona bat Zurriolako hondartzan, Donostian. Argazkia: EFE.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak jakinarazi duenez, uztaila hotza izan da uda garairako, prezipitazio gutxikoa eta "meteorologia-gertaera esanguratsurik gabea", zenbait salbuespenez gain.

Isurialde mediterraneoko zati handi batean metro koadroko 10 litro baino gehiago erori ez badira ere, Donostialdean prezipitazio-balio normalak erregistratu dira. Hain zuzen ere, inguru horretan atzeman dira Espainiako Estatuko balio metatu altuenak.

Euri gutxi egin du: guztira sei edo zazpi egun inguru isurialde atlantikoan, eta are gutxiago isurialde mediterraneoan; zenbait lekutan, egun bakar batean ere ez du euririk egin. Hala ere, uztailaren 12an eta 13an, prezipitazioak ugariak izan ziren.

Hala, hilaren 12an, Gipuzkoako ipar-ekialdeko mendietan, metro koadroko 20 litro baino gehiago pilatu ziren: metro karratuko 30,8 litro Eskasen, 27,7 Añarben, 22 Miramonen eta 19,9 Almiken. Antzeko zerbait gertatu zen hilaren 13an, baina kantauriar haranetan egin zuen euria.

Gainera, mende honetako laugarren uztailik hotzena izan da, 2002koaren atzetik. Batez besteko tenperaturak hotzak edo oso hotzak izan dira kostaldean, baina barnealdean, ostera, balio normaletara hurbildu dira. Oro har, Euskadi osoko batez besteko tenperatura 1981-2010 aldiko batez besteko balioa baino 0,4 gradu baxuagoa izan da.

Uztailean ere, meteorologia-gertaerak ez dira oso esanguratsuak izan. Segurtasun Sailak abisu horia ezarri zuen hilaren 22an muturreko tenperatura altuengatik, eta beste abisu hori bat Trantsizio Eremuan eta Ebroko Ardatzean baso-suteak izateko arriskuagatik. Abisu hori berriro ezarri zuten hilaren 23an, eremu berean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Donostiako informazioa Gaurko albisteak Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Eguraldia Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gasteiz albisteak Eguneko albisteak