Gizartea -
Erasoa
Zornotzan jipoia jaso zuen gazteak oso larri jarraitzen du, baina egonkor dago
Medikuek, bere gaztetasuna dela eta, egoera larria gainditzeko indarra izatea espero dute eta datorren astean izango duen bilakaeraren zain daude.
Europa Press | EITB MEDIA
Joan den igandean Zornotzan (Bizkaia) jipoi bortitza jaso zuen gazteak Gurutzetako Ospitalean "bizi ala hil" jarraitzen du. Koala anaiak taldeko hogei bat kidek jipoia eman zioten, haren gauzak lapurtzeko.
Familiaren lagun batek Europa Press albiste-agentziari jakinarazi dionez, Alexek oso larri jarraitzen du, baina egonkor dago, datorren astean izango duen bilakaeraren zain. Medikuek, bere gaztetasuna dela eta, egoera larria gainditzeko indarra izatea espero dute.
Biktimak bere onera etortzeko aukera izanez gero, prozesua "oso luzea" izango dela esan du familiaren lagunak. Asteburu honetan, ziurrenik, erresonantzia magnetiko bat egingo diote.
Bestalde, pozik agertu da Ertzaintzak larunbat honetan bederatzigarren pertsona bat atxilotu duelako jipoian ustez parte hartzeagatik, baina oraindik atxilotzeko gehiago daudela gogorarazi du. "Justizia egitea, ordaindu beharrekoa ordaintzea eta horrelakorik ez gertatzea nahi dugu", gaineratu du.