Gizartea -

Agerraldia Frantzian

Salmonella, Caula Aliments enpresak ekoitzitako fuet batean

Alertarekin lotuta ez da kasurik baieztatu Espainian, baina Caula, Basso, Llorens, Zabaleta, Iki, Vima, El Andaluz, Casa Ramon, Spaña sol, Le Catalan eta Orgullo marketako fuetak merkatutik kentzeko agindua eman dute.

Orga bat supermekatuan. Artxiboko argazkia: Pixabay
Orga bat supermekatuan. Artxiboko argazkia: Pixabay
Orga bat supermekatuan. Artxiboko argazkia: Pixabay

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziak Espainiako Elikadura eta Nutrizio Segurtasun Agentziari (AESAN) salmonella agerraldi baten berri eman dio Europako Elikadura Alerta Sarearen (RASFF) bidez. Caula Aliments enpresak ekoitzitako fuet batek eragin du ustez agerraldia.

Kataluniako Osasun Publikoko Agentziak marka ezberdinetako (ASPCAT) fuetak merkatutik kentzeko agindua eman du, produktu-sailaren zenbakia kontuan hartu barik.

Alertarekin lotuta oraingoz ez da kasurik baieztatu Espainian, baina zerrendan jasotako produkturik etxean izanez gero, ez kontsumitzeko eta saltokira itzultzeko gomendioa eman dute.

Konkretuki, Caula, Basso, Llorens, Zabaleta, Iki, Vima, El Andaluz, Casa Ramon, Spaña sol, Le Catalan eta Orgullo marketako fuetak merkatutik kentzeko agindua eman dute. Caula, Basso, Llorens, Zabaleta, Iki eta Vima markek banatzen dituzte produktuak Espainian.

Caula Aliments bezeroekin harremanetan dago, merkatutik produktuak kentzeko. Hala ere, Frantziako agerraldiarekin lotutako produktuak ez dira Espainian saldu.

 

Kristal zatiak ahate gibel-orean

Gainera, erakunde berdinek beste alerta baten berri eman zuten asteartean. Rougie markako ahate foie grasean kristal zatiak agertu ziren, 2022/10/14 iraungitze-data duten potoetan.

Kontsumitzaileek abisua eman ondoren, ekoizleak produktua merkatutik kendu zuen. Konkretuki, Rougie markako 'Foie gras de canard entier du sud ouest' kristalezko potoetan saltzen da, eta 201014.103364 zenbakiko produktu-sailak izan du arazoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Gastronomia Iparraldea albisteak Frantzia Baionako albisteak Biarritz albisteak Maule albisteak Donibane Garazi albisteak Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Jatetxeak Nutrizioa Tabernak Zuberoa albisteak Lapurdiko berriak Nafarroa Behereko berriak