Gizartea -

Marta del Castillo auzia

'Cuco'k ez du ordaindu nahi, gorpua aurkitzea ez dagoelako bere esku

Gazteari bi urte eta bederatzi hilabeteko kartzela-zigorra jarri zioten, gehi hilabete zaintzapean aske, estalketa-delituagatik. Horrez gain, 414.000 euro ordaindu behar ditu kalte-ordainetan.

'Cuco'ri bi urte eta bederatzi hilabeteko karztela-zigorra jarri zioten. Argazkia: Efe.
'Cuco'ri bi urte eta bederatzi hilabeteko karztela-zigorra jarri zioten.
'Cuco'ri bi urte eta bederatzi hilabeteko karztela-zigorra jarri zioten. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francisco Javier Garcia Marinek, 'Cuco' goitizenaz ezaguna, Marta del Castilloren hilotzaren erreskate lanak ordaintzen sahiestu nahi du. Hori dela eta, bere abokatuak helegitea aurkeztu du Sevillako Probintzia Auzitegiaren epaiaren kontra. Epai horrenk arabera, 414.000 euro ordaindu behar zituen Martaren gorpua aurkitzeko bilaketa lanengatik.

Abokatuaren arabera, "kalte-ordain horiek ordaintzea ezin daiteke gorputza aurkitzean ala ez oinarritu, hori ez baitago akusatuaren esku".

Bi urte eta bederatzi hilabete

'Cuco'ri bi urte eta bederatzi hilabeteko kartzela-zigorra jarri zioten, gehi hilabete zaintzapean aske, estalketa-delituagatik. Horrez gain, 414.000 euro ordaindu behar ditu kalte-ordainetan.

2009ko otsailaren 15ean akusatuak lehen deklarazioa egin zuen Adingabeen Fiskaltzan eta "Martaren hilotza ezkutatzen eta ibaira eramaten lagundu zuela onartu zuen", eta deklarazio horren ondorioz "Administrazioak bilaketa lanak hasi zituen aipatutako gastuak eraginda".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea