Gizartea -

ETB-ren esklusiba

Ume lapurtuen auzia Frantziara heldu da

Hiltzat eman zuten umea lapurtu zioten susmoa du Galdos familiak. Haurra jaio eta bi egunetara, meningitisak jota zendu zela esan zieten. Senitartekoek Frantzian ikerketa zabaltzea nahi dute.

Galdos familiak duela 50 urte jaiotako haurraren auzia ikertu nahi du. Argazkia: EITB
Galdos familiak duela 50 urte jaiotako haurraren auzia ikertu nahi du.
Elkarrizketa osoa: Frantzian lapurtutako ume baten kasua salatu dute

06:04

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Telebistak jakin duenez, Galdos familiak duela 50 urte jaiotako haurraren auzia ikertu nahi du. 1963ko apirilaren 21ean jaio zen Josu umea Akizeko erietxe batean. Apirilaren 23an, umea ez zuten amaren logelara bueltatu, eta meningitisak jota hil zela eta lurperatu egin zutela esan zioten. Familiak dauzkan agirien arabera, umearen gorpuak bertako hobi komun batean egon behar luke. Josu Galdosen arrebaren esanetan, aspalditik ezagutzen dute nebarekin gertatutakoa, eta istorio "ankerra" da, horren iritzian, familiaren baimenik gabe hobiratu baitzuten umea. Gurasoek ez omen zuten inoiz hura gainditu. Egia osoa ezagutzeko, ikerketa sakona eskatu du Arantxa Galdosek, senitartekoen ustez, irregulartasun asko gertatu baitziren horren inguruan. Esate baterako, medikuen arabera, heriotza apirilaren 23an gertatu zen, eta meningitisak jota hil zen. Agiri ofizialek, ordea, apirilaren 24an arnas aparatuan izandako arazo baten ondorioz hil zela jaso omen zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea