Gizartea -
Hezkuntza
Hezkuntzarako LPEa 'aurrera dihoala' esan du Celaák
Lanbide Publikorako Eskaintza "arriskuz kanpo" dagoela ziurtatuz, Sailburuak lasaitasun mezu bat bidali igorri die euskal irakasleei.
Erredakzioa
Isabel Celaá Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak euskal irakasleentzat zuzendutako Enplegu Publikorako Eskaintzak "aurrera egingo duela" azaldu du, Mariano Rajoyk zuzendutako murrizketak EPErako deialdia egin ostekoak direlako.
Celaá José Ignacio Wert gobernu berriko Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministroarekin batu da ostegun honetan. Bileran Erkidego guztietako Hezkuntza sailburuak batu dira, ministro berriaren kudeaketaren ildo nagusiak entzuteko asmoz.
Batzar horren bukaeran, Lanbide Publikorako Eskaintza "arriskuz kanpo" dagoela ziurtatuz, Sailburuak lasaitasun mezu bat bidali igorri die euskal irakasleei.
"Itzelezko kalteak"
Gaur egun, Eusko Jaurlaritzaren nahia Lanbide Hezkuntza indartzea da, eta, zentzu horretan, DBHaren laurden bat galtzeak ez du helburu hori lortzen laguntzen" aipatu du.
"Jarraipen bat eman behar diegu martxan dauden programei, ikertzaileei etorkizun duin bat eskainiz" esanez bukatu du hitzaldia Celaák.