Gizartea -

Murrizketak

146 salaketa jarri dira Euskadin asteburuan covid-19aren aurkako araudia ez betetzeagatik

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, 96 salaketa bide publikoan alkohola kontsumitzeagatik izan dira, eta beste 36 musukoa ez erabiltzeagatik.

Ertzaintza eta Udaltzaingoa. Argazkia: Ertzaintza.
Ertzaintza eta Udaltzaingoa.
Ertzaintza eta Udaltzaingoa. Argazkia: Ertzaintza.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak eta udaltzaingoek 146 salaketa jarri dituzte Euskadin, ostiraletik igandera, Lehendakariaren uztailaren 15eko dekretua hausteagatik.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, guztira 96 zigor jarri dituzte bide publikoan alkohola kontsumitzeagatik, hau da, hiru salaketatik bi. Beste zigor multzo handi bat musukoa ez erabiltzeagatik egindako arau-hausteei buruzkoa da, eta 36 salaketa jarri dituzte EAEn.

Lurraldeka, Ertzaintzak 36 salaketa jarri ditu Araban, 72 Bizkaian eta 38 Gipuzkoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Urkullu Azken ordukoa Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza EAE Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak COVID fokuak Zehapenak Euskadin Maskarak covid-19