Gizartea -

Irungo hilketa

Yasminen ustezko hiltzaileak ez duela ezer gogoratzen deklaratu du

Gaurko saioan, Juan Pablo Urtizbereak, Yasminen hilketa saihesten ahalegindu zen gizonak, eta biktimaren alabak eta lagun batek deklaratu dute.

Yasminen ustezko hiltzaileak ez duela ezer gogoratzen argudiatu du

01:28

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yasmin Rodriguezen hilketa dela eta Gipuzkoako Auzitegian egiten ari diren epaiketako bigarren saioan akusatuak deklaratu du astearte honetan, baina bere hitzek ez dute hilketa argitzen lagundu. Ustezko hiltzaileak, Yasminen senarrak, ez duela ezer gogoratzen deklaratu du eta erasoa baino lehenagoko hainbat une baino ez datorzkiola burura esan du. Akusatuak adierazi duenez, 'whisky asko edan' zuen eta ez du gogoratzen gertatutakoa.

Astearte honetako saioan, halaber, Juan Pablo Urtizbereak, Yasminen hilketa saihesten ahalegindu zen irundarrak, taxistak batek, biktimaren alabak,  eta egun horretan berarekin kotxean zen lagun batek ere deklaratu dute. Hiru lekukoen hitzek 2009ko maiatzaren 9an jazotakoa berreraikitzen lagundu dute.

Yasminen lagunak adierazi duenez, biak kotxean elkarrekin etxera bueltan ari ziren. Aurretik, akusatuak hainbat mehatxu egin omen zizkion Yasmini, baina biktimak akusatuarenganako konfiantza omen zuen. Bidean zirela, prozesatuak Yasminen autoren auka egin zuen birritan, lekukoaren hitzetan. Azken kolpearen ondorioz, Yaminen kotxea bidean gurutzatuta gelditu zen, eta, bere senarra zela ikusita, inputatuarekin hitz egiteko helburuarekin irten zen kotxetik Yasmin, lagunaren testigantzaren arabera. Azken honek Poliziari deitzen zion bitartean,inputatua kotxetik irtetzen ikusi zuen, labana eskuan zuela. Lagunak epaiketan esan duenez, biktima lurrean ikusi zuen ondoren, lepoan zauri larria zuela ''hitz batzuk zezelkatzen''.

Juan Pablo Urtizberea lekukoak azaldu duenez, trafiko istilu bat zela pentsatu zuen bertatik motorrean pasatzerakoan. Erasotzailea banantzen saiatu zen, eta orduan labanka jaso zuen berak ere. Urtizbereak adierazi duenez, Yasmini laguntzera joan zen unean akusatuak labankada bat eman zion sabelaldean eta une horretan, hil egingo zela pentsatu zuela deklaratu du.

Biktimaren alabak hitza hartu duen unea izan da epaiketako unerik hunkigarriena. Amaren hilketa jazo zen garaian, 18 urte zituen. Yasminen alabak, akusatua iraindu du, eta bere ama hil zela nola jakin zuen kontatu duen unean negar-zotinka hasi da. Ospitalera heltzean, ama trafiko istripu baten ondorioz hil zela pentsatzen zuela adierazi du Yasminen alabak. Eta bera aurrera atera ahal izateko hamaika lanetan ibili zela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea