Gizartea -

Atxiloketak

Nafarroan sexu-esplotaziorako pertsonen salerosketan aritzen zen talde bat desegin dute

Bi pertsona atxilotu dituzte Kantabrian, eta beste bat Burgosen. Antza denez, sare sozialetako iragarki faltsuen bidez engainatzen zituzten biktimak.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak hiru pertsona atxilotu ditu sexu-esplotazioa xede zuen pertsonen salerosketaren delitu baten ustezko egileak direlakoan. Horrenbestez, desegintzat jo dute Nafarroan aritzen zen eta Kantabriara eta Burgosera joan zen talde bat.

Nafarroako Poliziaren Buruzagitza Nagusiak jakitera eman duenez, ikerketa apirilean hasi zen. Nafarroan sexu-salerosketaren eta sexu-esplotazioaren biktima diren emakumeak erabiltzen ari ziren establezimendu bat zegoela jakin zen. Ikerketaren arabera, biktima horietako batzuk sare sozialetan zabaldutako iragarki faltsuen bidez engainatu zituzten.

Polizia iturrien arabera, hiru pertsonak (bi gizon eta emakume bat) hartu zuten parte ikerketa-eginbideetan, sexu-esplotazioa xede zuen gizaki-salerosketaren ustezko egile gisa. "Biktimen beharrez eta zaurgarritasunaz baliatu ziren, ez baitzuten inolako baliabiderik bizirik irauteko", gaineratu dute.

Halaber, "engainuaz baliatu ziren biktimak sexualki esplotatuak izan ziren girora eramateko, eta horrekin etekin ekonomikoa lortu zuten".

Agenteek egileetako bi Kantabrian aurkitu dituzte, eta hirugarren bat Burgosen. Hori dela eta, Atzerritarren Talde Operatiboek atxilotu, eta autoritate judizialaren esku utzi dituzte ustezko egileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Sare sozialak Burgos albisteak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Kantabria gertakariak